IKERZALEAK

Ikerzaleak elkartea, euskal herriko zuberoko probintziako ondare eta historiaren sustapenaz arduratzen da. Prehistoriatik gaur egun arte.

XI-XII. mendeetako Zuberoako konderia

chateau-fort-maulc3a9on

XII. mendetik aipatutako Mauleko gaztelua. Erdi Aroaren bukaeran herrialdeko Gaztelurik indartsuena eta desiratuena da.

1017an da Zuberoako lehen bikontea aipatua : Guilaume Dat. Bi mendez  bere ondokoak bata bestearen ondotik pasatzen dira.  Zuberoako bikonteak ez dira Frantziako hego-mendebaldeko feudal garrantzitsuenak. Garaiko boterea egiten zituen gauzak falta zaitze : lur zabal eta menpeko laborariak, basailu edo zaldun anitz, apezpiku-herri bat edo izpirituaren boterea ekartzen ahal duen monasterio bat.

Haien botere bakarra uhaitzeko igaraitea, eta Nafarrotik Zuberoarako muga kontrolatzen duen Mauleko gaztelua da. Bere leku estrategikoak lurraldeko printzeen nahia pizten du.

Bikonteak, gidariak bezala aurkezten dira. Biarnoko bikonteetaz babesten dira eta Nafarroako erregeetaz hurbiltzen dira. XII. mende erditik aitzina, Akitaniako dukea eta Inglaterrako erregearen aurka jotzen dute.

XIII. mendeko bigarren zatian, Mauleko Auger, Zuberoako azken bikondea, bere garaiko kapitain handi bat da. Bera baino indartsuago den Akitaniako dukearen ordezkariari buru egiten dio, Louis IX-ren gurutzan parte hartzen du, baita Nafarroan edo Frantziako erregearen ondoan Flandesetan gudukatzen da. Nahiz eta Mauleko gaztelua bere esku atxiki nahi duen, 1307an Zuberoa Akitaniako dukearen gizonei utzi behar dio.

Gauza handirik ez dakigu garai horretarako gizarteaz. Dokumentuek erakusten digute gizartea hierarkizatua dela eta monasterio eta gerlazale eliteak agintzen duela. Santaziko monasterioa 1085an lehen aldikoz aipatua da. Herriko aberastasun handiena hazkuntzan nagusitzen da. Horrek esplikatzen du boteretsuen erraztasuna altuera gorako bazkagietara heltzeko.

Ibarrak garapen ekonomiko bat eta zabaltasun bat  ezagutzen duen seinaleak ikusten dira. Jaun laiko eta erlijio ordenen menpe, bide eta ospitale sare bat sortzen da. XII. mende hastapenetik aitzina Ospitalepea sortzen da, eta Urdiñarbeko ospitalea 1189an lehen aldikoz  aipatua da. Posible da garai hartan Larrainen ospitale bat izan dadin. Gaur egun, XII. mendeko hamar bat eliza erromaniko badira. Horrek frogatzen du Zuberoak, Biarnoko, Nafarroako eta Aragoiko influentziak onartu dituela.

R.E.