Jean-Dominique Sallaberry, EUSKAL HERRIKO KANTA HERRIKOIAK
Ikerzaleak elkarteak, artxibu pribatuak gal ez daitezen eginiko deialdiak, bere lehen fruituak ematen hasia da, eta kasu honetan, gure mugetatik haratago, Normandiatik hain zuzen ere.
Barkoxetar jatorriko Jean Pierre Loge Jaunak, gure elkarteari, 1870gn, urtean Jean Dominique de Sallaberryk idatzitako “Chants Populaires du Pays Basque” liburuaren lehen edizioko eta idazleak berak sinatutako ale baten ekarpena egin dio.